XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urte batzu geroago Errealismoa nagusitu zen literaturan.

Idazle errealistek fantasiazko edukiak kentzen dizkiote ipuinari eta eguneroko arazoak erakusteko tresna bihurtzen dute.

Ipuinak jadanik ez ditu sorginen eta abereen istorioak kontatzen, gizakiaren eta gizartearen arazoak eta kezkak baizik.

Bestalde, ipuina egile ezezagun batena izatetik egile ezagun batena izatera pasatzen da eta ipuingintzan lehenengo izen propioak agertzen dira: Allan Poe, Maupassant, Txejov, Clarín, Oscar Wilde, Saki, ...

Herri ipuina ez bezala, ipuin literarioa ez da konformatzen gai, egoera eta pertsonaia berberak behin eta berriz errepikatzearekin.

Beti ari da gai eta pertsonaia berriak, ezezagunak eta orijinalak bilatzen.

Argumentu labur batez irakurlea zirikatzea eta harritzea du helburu ipuinak.

Ona bada, ipuinak pentsarazi egiten dio irakurleari.

Horregatik izaten dute ezusteko edo zalantzazko bukaera batzutan; horregatik iruditzen zaigu ez dugula ondo ulertu bestetan.

Izan ere, munduko jenerorik zaharrena izan arren, ipuinak ez zuen XIX. menderarte maila literarioa lortu.

Ordutik hona mende luze bat igaro da eta ipuina inoiz baino biziago dagoela esan ahal da.

Nobelagintza eta olerkigintza baino biziago seguraski.